Tilin Talan Haur Eskolak

HEZKUNTZA PROIEKTUA

BALIOETAN FUNTSATUTAKO GEURE HEZKUNTZA PROIEKTUA

 

Tilin Talan-ek ikasteko ikuspegi orekatua eskaintzen du egunero, zuek lasai sentiarazteko jakinda zuen seme-alabek dibertitu egingo direla, sozialki, emozionalki, fisikoki eta intelektualki garatzen ari diren bitartean.

Inguru zaindu eta estimulatzaile batean, gure heziketa-taldeak parte hartzen du haurrari aukera ugari emanez, bai hazteko, bai segurtasuna eskuratzeko eta ikasteko.

Akademikoek garapenean beraien rola egiten duten bitartean, guk uste dugu beste hainbat aukera dagoela haurra erabat hobetzeko.

Aitortu behar dugu hezkuntza proiektua gidaliburuetan edo hainbat jardueratan azaltzen dena baino gehiago dela. Hezkuntza proiektua gelan gertatzen den guztia dela iruditzen zaigu, elkarrekintza edo interakziotatik hasita.

 

EZ GALDU SEKULA ERE IKASTEKO ETA HEZTEKO AUKERA!!

 

Tilin Talan-ek, irakurketa, idazketa eta matematikaz aparte, haurrek bizitzan behar izango dituzten abileziak irakasten ditu. Jolasaren bitartez, gaitasun motorra garatzen laguntzen die, baita lagunekin nola partekatu ere. Tilin Talan-en, balioak irakasteaz gain, harreman sozialak lantzen ditugu. Ekintza bakoitza ikasgai edo berariazko emaitza bat bezala diseinatuta dago.

Ikasgaia eta ekintza estrukturalen artean oreka eskaintzen dugu, baita banakako eta talde-ekintzen artean, eta modu berean irakaslea eta haurrei zuzendutako esperientzien artean ere.
Lehentasunez sustatu nahi ditugun balioak hauexek dira:

* ARDURA

* ERRESPETUA

* NEKAEZINTASUNA

* LANKIDETASUNA

* NATURAREKIKO BEGIRUNEA

* BARKAMENA

* ZINTZOTASUNA

 

*HIRU HIZKUNTZA IKASTEA (euskara, gaztelania eta ingelesa)

 

Hizkuntza bat ikasteko momenturik hoberena 0 eta 6 urte bitartean da. Adin horietan haurrek hizkuntzak naturalki ikasten dituzte, jolasa balitz bezala. Tilin Talan-en hiru hizkuntzatan erabateko murgilketa egiten da euskarari lehentasuna emanez, gero gaztelaniari eta, azkenik, ingelesari gela 2-3an.

Murgilketa hau titulua eta trebakuntza ona duten langileek  egiten dute, dagokion hizkuntza egunean zehar dauden hezkuntza edo laguntza momentu guztietan aplikatuz.

Hizkuntzak txikitatik ikastea da frogatuta dagoen metodo bakarra hizkuntzaren sorterriko haurrek bezain ondo hitz egiteko. Honekin batera, entzumenari dagokion garun-arearen garapen integrala lortzen da, entzumen-area guztia landaraziz. Modu honetan etorkizunean beste hizkuntza batzuen ikasketa errazten da..

 

*FAMILIA ETA ESKOLAREN ARTEKO HARREMANA

 

Tilin Talan haur-eskolen heziketa-lana osagarritzat hartzen da, baina inoiz ere sendien egitekoaren ordezkoa, beraiek baitira arduradun nagusiak eta lehenengoak. Haur-eskola familien jarraitasuna da. Horregatik, Tilin Talan eskoletatik gurasoen eta seme-alaben tutoreen arteko lankidetza estua bultzatzen da harreman pertsonala mantentzearen bitartez.

 

*HEZKUNTZA ARLOAN EGINDAKO AURRERAKUNTZEN IKERKETA ETA EZARPENA

 

Eskolek hezkuntza-eremuko metodologia eta aurrerakuntza berriak une oro aztertu eta ikertzen dituzte. Etengabe berritu eta eguneratzen dira, gaur egungo alderdi heziketa-beharrei gehien egokitzen diren alderdiak aztertu eta moldatuta gero.

 

*TALDE PROFESIONALA

 

Gela bakoitzean dagoen profesionalen zenbatekoa laguntza-zerbitzu ezin hobea lortzeko garrantzi handikoa da eta, jakina, baita hezkuntza-programa on bat izatea ere. Kopuruari eta prestakuntzari dagokienez, eskolek langile egokiak ditu. Profesionalen taldea irakasle-ikasketak eta haur-hezkuntzarako teknika-ikasketak egin dituzten pertsonez osaturik dago. Gela alde batera utzita, badaude eskolan beste langile mota batzuk , hau da zuzendaritza eta laguntzaile zereginak dituztenak.

 

Hezkuntza-taldeko kideek kezka, heziketa-printzipio  eta balio berberak dituzte, Tilin Talan-ek hezkuntza proiektuan sustatzen dituenak.


 KONTAKTATU   Ohar legalal  © 2004-2011 Escuela Infantil TILIN TALAN, S.L. Haur-eskola Tolosa Etorbidea, 107 - Tel. 943 53 56 79 - 20018 Donostia