Tilin Talan Haur Eskolak

ZERBITZUAK

*AHOLKULARITZA PSIKOPEDAGOGIKOA

 

Tilin Talan-eko profesional taldea haurren eboluzioaz eta garapenaren segimenduaz arduratzen da. Urtero haur bakoitzaren egoera ebolutiboari buruzko informazio psikopedagogikoa eskaintzen da, baita ere, hala egokia dela irizten dutenean, hainbat suspertze edo estimulazio jarraibide.

 

*ORDUTEGI MALGUA ETA EGUTEGIA (urtean zehar irekiak)

 

Tilin Talan haur-eskolek, jakinez zein zaila den lana eta familia adostea, ordutegi oso zabala eskaintzen dute, goizeko 7:30tatik arratsaldeko 19:30tara, eta bakarrik jai egunetan eta asteburuetan ixten dute. Urte osoan irekita egoten dira, abuztua barne, bere ordutegia hilabete honetan 7:30tatik 17:30tara izanik.
Familia bakoitzak bere lan-ordutegia zentroko haurren egonaldiari egokitzen du. Haurra gutxienez lau orduz egotea gomendatzen da, zentroan igarotzen duen denbora aprobetxatzeko eta gelako ekintza eta erritmora egokitzeko, eta gehienez 7 edo 8 ordu senideen afektibitatea ere jaso ahal izateko.

 

*ETENGABEKO WEB-KAMERA ZERBITZUA

 

Segurtasuna dela eta, Tilin Talan zentroek azkeneko eta punta-puntako teknologia dute. Tilin Talan-eko ikasleen gurasoek seme-alabek burutzen dituzten ekintzak edo nola moldatzen diren beste gelakideekin etxetik edo lantokitik ikusi dezakete Internet-en bidez. Etengabeko web-kamera sistema batek gela guztietako irudiak eskaintzen ditu eskola-egunean zehar. Familiek badute kode pertsonala sisteman sartu ahal izateko.

 

*JANGELA

 

Garrantzi handikoa da haurra txikiak dieta orekatua jarraitzea. Horregatik, Tilin Talan haur-eskolak janarien kalitateaz eta elaborazioaz kezkatzen dira. Bermezko enpresa batek jan-edan zerbitzuaren ardura izateaz gain, alergiak eta intolerantziak dituzten umeentzat menu bereziak prestatzen ditu. Hilero gurasoei menua eskuratzen zaie, datozen asteetako informazioa jakin dezaten.

 

*LANKIDETZA HITZARMENAK

 

Santa Maria Marianistas Eskolarekin

Hirukide-rekin

Gipuzkoako Injoneru Industrialen Elkargo Ofizialarekin

Zuatzu Enpresa-parkean dauden Enpresekin





 KONTAKTATU   Ohar legalal  © 2004-2011 Escuela Infantil TILIN TALAN, S.L. Haur-eskola Tolosa Etorbidea, 107 - Tel. 943 53 56 79 - 20018 Donostia